Barrutialde STEAM Euskadi Sarietako irabazlea

2022-06-16

STEAM Euskadi Sariak 2021 II. edizioko irabazleak izan gara eta genero-ikuspegiaren aipamena ere eman digute.

STEAM Euskadi Sariak Euskadin garatzen ari diren STEAM hezkuntza-ekimenak eta batez ere emakumeen bokazio zientifiko teknologikoa sustatzen laguntzen duten ekintzak saritzen dituzte.

Gure proiektu irabazlea “Gorputzaren indarra erabiliz gailuak kargatzeko sistema” izan da.  DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek elkarrekin parte hartu dute ikasgai desberdinetik proiektu honetan. Proiektuak gure gorputzaren mugimenduak (bizikleta baten pedalei eraginez) gailu elektronikoen bateria kargatzeko eraiki da.