EKINTZAILEAREN EGUNA

2022-05-18

Iritsi da ekintzailearen eguna Barrutialdera, “Ausartu zaitez” lemapean. Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasle zein irakasleok gustura entzun ditugu ekintzaileen bizipenak .Ilusioa, pasioa, gogoa eta ausardia izan dira nagusi ekitaldian.

EGITARAUA:

Lanbide Heziketako URRATSBAT programaren aurkezpena.

LANBIDE EKIMENAK. Joseba Irazabal, ekintzailetza eta enplegu teknikaria.

EKINTZAILEEN BIZIPENAK:
Tamsir Ndoye (HAITA artisau serigrafia)
Aimar Bilbao (Astobieta Burdingintza)

Urratsbat programarekin hasi dugu saioa, programa honek Lanbide Heziketako ikasle zein ikasle ohiei laguntza eskaintzen die beraien enpresa propioa sortu nahi badute. Jarraian Gernikako Lanbide ekimenetako Joseba Irazabalek ekintzailetza zerbitzuak azaldu eta Ikasleak animatu ditu haien negozio sortze prozesuan laguntza eskainiz.

Horrez gain ekintzaile biren bizipenak gertutik ezagutu ditugu:

Aimar Bilbao, gure ikasle ohia, burdingitza enpresa sortu berri, gustuko duen alorrean dago lanean.
Tamsir Ndoye Euskal Herrira etorritako migratzailea da, bidea ez da erraza izan baina  bere ametsa bete da, bere serigrafia tailerra sortu du.

Eskerrik asko, zuon ilusioa, gogoa eta ausardia helarazi diguzue.

Amets bat baduzu ekin bideari!

AUSARTU ZAITEZ !!