Ikasturte berria martxan 0 erronkarekin!

2022-09-14

2022-2023 ikasturteari hasiera eman diogu Barrutialde Lanbide Heziketan. Uda ostean, indarberrituta bueltatu gara, lanerako gogotsu. Badira urte batzuk Ethazi metodologian hasi ginela lanean, hau da, erronken bidez ikasten. Erronketan, ikasgaien edukietan sakontzeaz gain zeharkako gaitasunak ere lantzen ditugu.

Horregatik, 0 erronka izan da ikasturtea hasteko modurik egokiena. Erronka honetan, ikasleek eskuderia baten kideak izan dira eta eurek diseinatutako ibilgailuarekin lasterketan parte hartu dute. Gauzak horrela, kolaborazio-testuinguru bat bizi izan dute, erronka-dinamizazioan dauden faseen inguruko gogoeta egiten eta talde-lanaren ezaugarrien inguruan gogoeta eginez.

Modulu guztietako ikasleek parte hartu dute itzelezko giroa sortuz. Denek lan bikaina egin arren, irabazleak Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasleak izan ziren.

Zorionak denei eta ongi etorriak 2022-2023 ikasturtera, erronkaz betetako ikasturtea!!