KIROLIFE, kirolaren eta enpresaren arteko zubia

2021-12-01

Aukera paregabea eskaintzen du Kirolifek  gure  ikasle ziklistentzat Lanbide heziketako FCT-ak inguruko enpresetan egiteko.

Machining Meets Cycling by CERATIZIT proiektuak ikasten ari diren kirolari gazteen motibazioa garatu nahi du,  kirola zuzen, osasuntsu eta, aldi berean, bere disziplinako elitearen artean lehiatzeko anbizioarekin egiteko, hau guztia fabrikazio mekanikoaren eremuan lanbide-heziketako ikasketak egiteko motibazioarekin batera, non profesional kualifikatuen behar handia dagoen aro berriaren erronkei aurre egiteko.

Asier Urionabarrenetxea Aranbarri, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako ikaslea eta Sub23 txirrindularia, Eiser Hirumeten, kirolifek lagunduta FERTOR BEDIA SLn egiten ari da bere praktikaldia.

Gure ikaslea den Asierri bizikletarako gurpilak oparitu dizkiote bere esfortzu eta dedikaziogatik. Zorionak Asier segi lanean!