ALBAOLA. ITSAS KULTUR FAKTORIA

2022-11-07

Zurgintzako eta ZIG gelako ikasle zein irakasle Pasaian kokatuta dagoen Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzen egon dira.

Bertan San Juan baleontziaren erreplika ikusi ahal izan dute. San Juan baleontzia XVI. mendean Pasaian eraiki zuten eta Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bayn hondoratu zen, 1565ean.

Teoriatik praktikara dagoen bidea ikusi dugu, gelatik azken emaitzara. Bisita interesgarri bezain atsegina izan da