IKASENPRESA AZOKA

2023-02-10

Bi urteko geldialdiaren ostean, aste honetan, Ikasenpresa Azoka ospatu da Eibarren. Bertan, gure Zurgintza eta Fabrikazio Mekanikoko bigarren mailako ikasleek landutako enpresa-proiektuak ezagutarazi dituzte: haurrentzako egurrezko tipiak, skate moduluen produkzio eta mantentze lanak eta herri kiroletako materiealen diseinua eta produkzioa.

Gainerako ikastetxeek ere, hainbat sektoretako produktu berritzaile aurkeztu zituzten. Horrela, tenperatura hotza izan arren izugarrizko giroa sortu zen ikasle eta irakasle guztien artean.