ZIG-AAT (Zeregin Ikaskuntza Gela)
Deskribapena

ZIG gela eskola eta lan munduaren arteko zubia da. Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei zuzenduta dago, eta 16-20 urte bitartean lau urteko ibilbidea eskaintzen die. Lau urte horietan honako helburu hauek landuko ditugu:

  • Gizarteratzeko gaitasuna, komunitatean bizitzeko erraztasuna eta eguneroko arazoei irtenbidea emateko trebetasuna sustatzeko ezagutza, abilezia eta jarrerak garatzea.
  • Lan munduan sartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta helduen bizitza aktibora igarotzeko estrategiekin lotutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatzea.
  • Norberaren jokabidea kontrolatu, ingurukoak eta egoera bakoitzaren arau eta balioak kontuan hartuta.
  • Eguneroko bizimoduko egoeretan sortzen diren arazoei irtenbidea emateko estrategiak garatzea.
  • Bakoitzaren gaitasunak eta beharrizanak antzemanda, ikasleak beren lanbidean jarduteko prestatzea.

Informazioa eskatu!

Informazioa eskatzeko bete ezazu azpiko formularioa: