DBH1 eta DBH2ko IKASLEEK U-BAI kids 24 ordu EKIMENEAN PARTE HARTU DUTE

2024-04-26

Ekintzailetza kultura eta gaitasunetan trebatzeko, U-BAI kids 24 ordu berrikuntza ekimena ospatu zen apirilaren 19an Gernikako institutuan.
Urdaibaiko hezkuntza zentroetako hainbat ikasle eta irakaslek parte hartu zuten, U-BAI garapen ekonomikoko lerro estrategikoko parte diren erronkei aurre eginez; itxasoa, arrantza, elikadura, automobilgintza, fabrikazioa…
Hau horrela, Maier, Urremendi Landa Garapen Elkartea, TDG Clamping Solutions eta Echebastar enpresetako ordezkariek talentu gaztearekin konektatu eta erronka desberdinak proposatu zizkieten. Ikasleak, 24 ordutan eta talde lanean, irtenbide berritzaileak emateko gai izan ziren.
Gure ikastetxeko taldeek gogotsu landu zituzten enpresek planteatutako erronkak. DBH1eko partaideek landa guneetan gertatzen den isolamendu eta mugikortasun arazoei aurre egiteko “Agrotis” proiektua sortu zuten eta sari bat jaso zuten Urremendi Landa garapen elkartearen eskutik.
DBH2ko ikasleek ere, saria jaso zuten Maier enpresaren eskutik.Taldeak “Barrutialde Future Car” proiektu berritzailea aurkeztu eta defendatu zuen.
Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izan da.
Zorionak antolatzaile eta parte hartzaile guztiei!!!