Otsailak 11 – Emakume eta neska zientzialarien eguna

2022-02-11

Barrutialden, emakume eta neska zientzialarien eguna ospatu nahi izan dugu eta, horretarako, hainbat ekintza prestatu ditugu. Fisikan lizentziatua den Angela Sarduyk (Gernika-Lumo, 1976), Batxillergoko ikasleei kontatu die bere ibilbide profesionala. Batez ere,  automaten munduan izan duen esperientzia.

Horrez gain, DBHn eta Lanbide Heziketan egun honen inguruko bestelako lanketak egin dituzte; emakumeek sektore industrialean dituzten bizipenen inguruko hausnarketa, besteak beste

Hau guztiarekin, Barrutialdek hainbat emakume zientzialari ausartek hasitako bideari ekiteko animatu nahi ditu neska zientziazale guztiak. Biba zuek!