Lanbide Heziketa eta enpresen arteko lankidetza sendoa
Aurten ere Confebaskek antolatutako “Euskal enpresa eta LH”ekitaldiaren 31.edizioan parte hartu dugu Euskalduna Jauregian. Ekitaldian, Tamara Yagüe, Confebaskeko presidenteak, LH dualaren garrantzia nabarmendu zuen tokiko gazteen talentua sartu eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko bide gisa. LHko titulua lortu berri dutenen ordezkari gisa 400 gazte inguru batu ziren haien diplomak jasotzeko, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak, enpresak eta enpresa-elkarteak ere.
Harro gaude, gure enpresa sareko kide den Oja-Rem enpresa, saritua izan delako ekitaldian. Aitorpen honekin Lanbide Heziketa Dualaren esparruan duen konpromisoa eta lan ona nabarmentzen dira.
Zorionak guztioi, Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko lankidetza sendoa izaten jarraitu behar dugu!