PFORZHEIMERA ANTZEZTERA!

2024-05-16
Barrutialde institutuko 3.mailako zazpi ikasle Pforzheimera (Alemania) joan dira ikasturtean zehar uztartutako antzezlana antzeztera. Pforzheim herriak Gernikarekin kidetasuna duelako gonbidatu gaituzte. Bertan Alemaniako, Kroaziako eta Poloniako antzezleekin batera hainbat tailerrez eta ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute. Hiru urterik behin egiten den antzerki ekitaldian zeharo murgilduta egon dira gure ikasleak: gorputz mugimendua, dantza, musika instrumentuak… eta beste ekintza ugari bizi izan dituzte.
Denboraldi luzean gogoan izango dugun oroitzapena izango da dudarik gabe