Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Deskribapena

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak (DBH) 12-16 bitarteko neska-mutilak  heztea  du helburu. Etapa hau Ziklo bitan banatzen da, bakoitzak kurtso bi dituelarik. Laugarren ikasturteak berezkoa du ikasleei orientazioa -aholkuak ematea, bai ondorengo ikasketetarako, bai lan-bizitzarako.

Ikasleak pentsamendu  kritikoa izatera  eta era aktiboan parte hartzera bultzatzen ditugu. Arazo-egoera eta proiektuen  bitartez lan eginez, gizarteko erronkei erantzukizunez aurre egiteko  ahalbideratzen  ditugu. Euren gaitasunak hobetzea da helburu nagusiena.

Eleaniztasuna proiektua daukagu eta euskara, ardatza izanik,  asteroko orduen herena ingelesez ematen dira, hau da, ingelesa ikasgaiaz gain, Teknologia, Musika eta Balore Etikoak ingelesez ematen dira maila guztietan. Ikastetxeko ikasgai propioen artean hauek ditugu : Frantsesa, Matematika  tailerra, informatika-robotika tailerra, artisautza, prentsa tailerra eta hizkuntza laborategia.

Ikastetxean ditugun proiektuen artean nabarmenenak STEAM eta hizkuntzen proiektu integrala dira, azken honen helburua irakurketa eta idazmena bultzatzea da.

STEAM zientziak, matematika, teknologia eta artea ikasgaiak uztartzen ditu eta gizartearentzat onuragarriak diren erronken bitartez gauzatzen da.

Ebaluazio egutegia eta egutegi orokorra

Informazioa eskatu!

Informazioa eskatzeko bete ezazu azpiko formularioa: