Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak (DBH) 12-16 bitarteko neska-mutilak heztea du helburu. Etapa hau Ziklo bitan banatzen da, bakoitzak kurtso bi dituelarik. Laugarren ikasturteak berezkoa du ikasleei orientazioa -aholkuak ematea, bai ondorengo ikasketetarako, bai lan-bizitzarako.
Ikasleak pentsamendu kritikoa izatera eta era aktiboan parte hartzera bultzatzen ditugu. Arazo-egoera eta proiektuen bitartez lan eginez, gizarteko erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalbideratzen ditugu. Euren gaitasunak hobetzea da helburu nagusiena.
Eleaniztasuna proiektua daukagu eta euskara, ardatza izanik, asteroko orduen herena ingelesez ematen dira, hau da, ingelesa ikasgaiaz gain, Teknologia, Musika eta Balore Etikoak ingelesez ematen dira maila guztietan. Ikastetxeko ikasgai propioen artean hauek ditugu : Frantsesa, Matematika tailerra, informatika-robotika tailerra, artisautza, prentsa tailerra eta hizkuntza laborategia.
Ikastetxean ditugun proiektuen artean nabarmenenak STEAM eta hizkuntzen proiektu integrala dira, azken honen helburua irakurketa eta idazmena bultzatzea da.
STEAM zientziak, matematika, teknologia eta artea ikasgaiak uztartzen ditu eta gizartearentzat onuragarriak diren erronken bitartez gauzatzen da.
Informazioa eskatu!
Informazioa eskatzeko bete ezazu azpiko formularioa:







