Euskadiko Txandakako LH Dualak estutu egiten ditu irakasle, ikastetxe eta enpresen arteko harremanak, kualifikazio handiko profesional berriak, egungo lan mundurako prestatuak, hezte aldera.

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.

Tokiko gizarte eta ekonomia-sustapenerako eta enplegua sortzeko Gernika-Lumoko Udaleko Erakunde Autonomoa da.

Eusko Jaurlaritzak eskueran jartzen dizun Euskal Enplegu Zerbitzua da eta lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientabidea eskaintzen dizu.

Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dituzten 27 ikastetxe publikoen sarea. Jarduera profesional batean aritzeko gaitzen ditu ikasleak.

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea.

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei eta ikastetxeko ikasle ohiei zuzendua.

Europar Batasunak Europan hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko duen programa da.

Lan poltsan izena eman!

Lan-poltsa propio honekin gure ikasleei lana bilatzeko prozesuan laguntzean diegu. Barrutialdeko Lanbide heziketako ikasle ohia bazara eta lan-poltsan izena eman nahi baduzu, bete hurrengo inprimakia eta GU JARRIKO GARA HARREMANETAN ZUREKIN.