Zurezko pieza eta elementuen fabrikazioaren espezializazioa
Konpetentzia okokorrak

Iraupena: Guztira 2100 ordu (16 hilabete). 1800 ordu enpresan eta 300 ordu formakuntza zentroan.

Enborkia zatitzea eta zurezko pieza eta elementuen mekanizazio-prozesuak egikaritzea, makinaerremintak prestatuz, programatuz, mantenduz eta operatuz eta lortutako produktua egiaztatuz. Horrez gain, industria-instalazioan tratamendu termikoak edo beste bitarteko fisiko batzuk egitea eta zura eta deribatuak kontserbatzeko eragiketak egitea. Hori guztia finkatutako zehaztapen teknikoekin bat, kalitate-prozedurak aplikatuz eta laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa bermatuz.

Modulo Profesionalak
  • Zura eta zuraren deribatuak 30 ordu
  • Zura tratatzeko makineria industriala mantentzea. 140 ordu
  • Zura mekanizatzea zenbakizko kontrolaren bidez. 90 ordu
  • Zura zerratzea eta sailkatzea. 210 ordu
  • Tratamendu termikoak edo beste bitarteko fisiko batzuk aplikatzea
  • Industria-instalazioetako zuraren eta zuraren deribatuen gainean.80 ordu

ORDUAK GUZTIRA 550 ordu

Lan munduko lanbide nagusiak

Profesionalak zuraren industriako enpresetan lan egiten du. Zeregin eta lanpostu adierazgarrienak:

  • Zur-zerratzailea.
  • Enborkiaren manipulatzailea.
  • Trontzatzeko makinen operadoreak.
  • CNC makina-erreminten doitzailea.
  • CNC bidezko mekanizazio-zentroen bitartez zurezko produktuak egiteko makinen operadoreak.
  • Zura edo zuraren deribatuak tratatzeko, labeen edo instalazio termikoen aplikatzaileak/langileak.
  • Zura edo zuraren deribatuak tratatzeko ekipamenduen eta tresnen aplikatzailea/langilea.
Gradu ikasketa batzuetarako irtenbidea

Zurgintzako enpresek (Ebaki, Egoin…) bai errelebo generazionala dela eta, baita egurrezko egiturak sortzeko behar den fabrikazio teknologiko eta automatizatuan adituen beharra asetzeko haztegia.

Ebaluazio egutegia eta egutegi orokorra

Informazioa eskatu!

Informazioa eskatzeko bete ezazu azpiko formularioa: