Proiektu digitala

Gure ikastetxearen helburua ikasleek bizi diren gizarteko gizabanako gisa ikastea eta prestatzea da. Ondorioz, erakundea bera hobetzen doa bere praktikaren eta horri buruzko hausnarketaren bidez, bai eta ingurunearekin dituen harremanen bidez ere.

Ikastetxearen Plan Digitalak bat etorri behar du beste dokumentu instituzional batzuetan jasotzen den testuinguru instituzional zabalenarekin, hala nola Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin, eta bi dokumentuek bat etorri eta osagarriak izan behar dute.

 BARRUTIALDEKO PROIEKTU DIGITALA

Eskolako agenda 2030

Eskola honetan urte batzuk daramatzagu lanean Garapen Iraunkorra lortzeko ahaleginetan EA2030 proiektuaren barne (aurreko EA21).

Generador de Códigos QR Codes>>>>>Weborria ikusi<<<<<<

Proiektu honek konpromisu bikoitza eskatzen du:

  • Ingurumen hezkuntza bultzatzea Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak) aurrera eramateko, eta
  • Gure eskolako ingurumen inpaktoa gutxitzea.

Horretarako BARRUTIALDE Institutuan Ingurumena kudeatzeko zenbait jarduera egiten ditugu:

> GIHen inguruko etengabeko sentsibilizazioa.

> Baliabideen kontsumoaren kontrola (papera, ura, argia, berokuntza…)

> Gure hondakinek sortzen duten eraginaren  (gaikako bilketa eta bakoitzari bere tratamendua ematea)  kontzientziazioa.

> Ikas-komunitateko partaideen mugikortasunaren hobekuntzarako ekimenak.

Ingurumen Batzordean, ikasle, irakasle eta beste langile guztiak parte hartzeko aukera dute.

Normalizazioa

Barrutialde BHIn, gazteen  euskararen erabilera  sustatzea eta euskara maila hobetzea dugu helburu.

Institutu barruan araututako ikasgaiak jorratzeaz gain, batxilerreko  eta Lanbide Heziketako ikasleak  C1 euskara-titulua ateratzeko prestatzen ditugu.

Horretaz gain, aisialdian ere euskaraz egitea da gure erronka. Eskolatik kanpo euskararen erabilera bermatzen  saiatzen gara, euskara hutsezko harremanak bilatzen baititugu.

Ikasleei euskal bizipen gomutagarriak izateko aukerak eskaintzen dizkiegu hizkuntzarekin duten harreman afektiboari bultzada eragingarria eman diezaioten.

Horretarako, ikasturtean zehar hainbat jarduera antolatzen dira: Bertsolaritza, antzerkigintza, idazleak ikastetxeetan, musikariak ikastetxeetan, ikas2deak, Euskal Girotze Egonaldiak, eusliderrak, idazlan koadernoa, 11. orduko irakurraldia, Euskararen eguna, Durangoko azoka…

Bizikidetza eta hezkidetza

BIZIKIDETZA

Desberdinen arteko kolektibitate batean partaide sentitzen eta sentiarazten, elkar ulertzen, errespetatzen eta elkar zaintzeko kultura garatzen ikastea da gure erronka nagusia. Modu horretara, sor daitezkeen gatazkak zein eguneroko bizitza era egokian bideratzeko, denon artean Barrutialde osatuz. Hori lortzeko bidean, gure ikastetxean, DBHn, Ikasle Laguntzaile Programa eta hezkidetza programa abian ditugu.

HEZKIDETZA

Gizarteak pairatzen dituen krisiei aurre egiteko politika, zientzia eta teknologiak batzen dira; adibidez, azken urteotan,  denbora oso laburrean txerto bat lortzeko. Baina badago askoz zaharragoa den beste pandemia bat oraindik txertorik ez duena; eta soluzio bat emateko gizarte eragile guztiek bat eginda lortuko da bakarrik. Hezkuntza da soluzio horren ezinbesteko adar bat. Belaunaldi gazteak hezkidetzan heztea beharrezkoa izango da pandemia honi aurre egiteko.

Aurreko hezkidetza proiektuan, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan jarri dugu indarra. DBHko tutoretzetan lantzen dira hainbat eduki. Hala nola, feminitate ahaldunduak, mikromatxismoak eta zibermatxismoak, maskulinitate berdintasunezko ereduak, genero-indarkeriaren gaineko mitoak, genero-estereotipoak eta genero-identitateak, harremanetan ematen den indarkeria, afektibitatea harremanetan, eta abar.

Gurean errealitate ezberdinak bizi ditugu, baina denetan ageri da genero desberdintasunak sortzen dituen kalteak. Etapa bakoitzean detektatu ditugun arazo deigarrienak hauek dira:

> DBHn, batez ere, 3. eta 4. mailetan, mutilek hartzen dituzten rolak estereotipo maskulino hegemonikoetan oinarritutakoak izaten dira. Horrek, desberdinei eragiten dieten sufrimendua edo aukeratzeko askatasun gabeziak bizikidetzan oztopatzen dute erabat.

> Zientzietako batxilerrean desoreka handia dago aukeratutako ikasketetan eta are gehiago, ondoren aukeratzen dituzten gradu, lanbide heziketako ziklo edo lanbideetan. Nesken % 30ak aukeratzen ditu ikasketa teknikoa eta %70ak osasun arlokoak. Ikasketa teknikoak aukeratzen dituzte nesken artean, azken urte bietan gehienez 1 joan da ikasketa teknikoak burutzera.

> Lanbide heziketan arlo industrialeko zikloetan, ikasleen %95 mutilak dira, azken 20 urteetan. Bestalde, langabetuei eskaintzen zaizkien arratsaldeko ikastaroetan, parte hartzaileen %100 gizonezkoak dira. Honek egiaztatzen du arrakala horizontala izugarria dela.

Irakasleria zein institutuko langileriarengan gabezi eta ezjakintasun handia nabaritzen da. Ezkutuko edo egiturazko matxismoa oso barneratuta dugunez, ikusi ere ez ditugula ikusten hainbat hezkidetzan aurkako egoera. Bestalde, ikasle ditugun gazteek dituzten genero-aukerak, darabilten terminologia berria edo eta harremantzeko dituzten erak irakasleon gehiengoak ez ditugu horrela bizi izan. Ikasleen eredu garenetik, irakasleok jokamolde eguneratuak eta egokiak erabili behar ditugu. Horrez gain, aurreko urteetatik klaustroa asko aldatu denez, diagnostiko sakon bat egitea izan behar da proiektuaren abiapuntua.

Hau guzti hau kontuan hartuta, hezkidetza eskola baterantz abiatu behar gara zalantza gabe. Bai ikasle, irakasleok, langile eta familiei, betaurreko moreen begirada lausotua argitu beharra ikusten dugu ezinbestean. Bestalde, lankidetzan ari garen enpresa eta bestelako eragileekin (Ikaslan, Lanbide-Ekimenak, udaletxeak, garapen-agentziak…) bide bera jorratzea nahi dugu.

Proiektua aurrera eramateko genero-parekotasuna duen eta etapa guztietako lan-talde mistoa eratzea da gure asmoa. Aurretik egindakoa mantendu eta oraindik hobetzeko daudenak hobetzea izango dira gure lan-ildoak.

Eleaniztasuna

Urteak daramatzagu gure ikastetxean Eleaniztasunerantz proiektuan murgilduta.

Ikasleei gai desberdinen gainean ingelesez  irakurtzeko, idazteko eta hitz egiteko aukera ematen diegu.  Era horretara,  bihar etzi ikasketak ingelesez egin nahi  badituzte, konfiantza areagotu egiten dute.

DBHn arlo  batzuk  inglesez ematen dira, atzerriko hizkuntzetako komunikazio gaitasuna lantzeko:  Technology (Teknologia), IKT( Informatika) English Workshop ( mintzamena, ahoskera eta entzumena lantzeko tailerra), Music(Musika), Ethics(Etika) eta  Arts & Crafts (Artisautza).

BATXILERGOAn, ostera, ingelesez eskaintzen ditugun arloak hauek dira: Batxilergo 1. mailan, “Scientific culture (Kultura zientifikoa)”  eta 2. mailan IKT (Informatika).

Horretaz gain, jatorrizko irakasle laguntzaile bat ere gurekin izaten dugu.

STEAM proiektua

Proiektu honen bidez, STEAM, Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematika arloak landuz honako hiru helburu hauek lortu nahi dira:

> Prestakuntza zientifiko-teknologikoa sustatzea hezkuntzako etapa guztietan.

> Bokazio eta helburu profesionalak inspiratzea STEM esparruan, arreta berezia jarriz neskengan. Generoen arteko berdintasuna bultzatuz, inguru osasuntsuetan nesken eta mutilen berdintasunezko garapena bideratzeko.

> Euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea.

STEAM irakasgaietako kontzeptuak aldi berean eta era integratuan ikasi ahal izateko, ikasleek erronka bati aurre egin beharko die. Horretarako, lan praktikoan oinarrituz proiektu bat diseinatu eta garatuko dute.