Elementu metalikoen fabrikazioko oinarrizko profesionala
Konpetentzia orokorrak

Fabrikazio mekanikorako elementu eta egitura metalikoak mekanizatzeko, ebakitzeko eta muntatzeko oinarrizko eragiketak egitea,  horretarako,  sektoreko erramintak, automatismoak eta bestelako aurrerapen teknologikoak erabiliz. Egitura eta tresneria elektriko eta elektronikoak muntatzeko eta mantentzeko prozedura osagarriak aplikatuko dira, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta beharrezko mekanizazio- eta soldadura-prozedurak identifikatuz. Guzti hau kalitate segurtasun ete ingurumen babeseko zehaztapenak betez eta idatzizko eta ahozko komunikaziorako dagozkion konpetentziak landuz.

Modulo Profesionalak

1. MAILA (MEKANIZAZIO AUKERA)

  • Fabrikazioko oinarrizko eragiketak 165 ordu
  • Zientzia aplikatuak I 165o ordu
  • Soldadura eta metal arotzeria 132o ordu
  • Tutoretza eta orientabidea I 33 ordu
  • Aluminio eta PVCko arotzeria
  • Komunikazioa eta gizartea I 165 ordu
  • Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak 198 ordu

2. MAILA (MEKANIZAZIOA AUKERA)

  • Ekipo elektriko eta elektronikoak 192 ordu
  • Tutoretza eta orientabidea 25 ordu
  • Makina-erremintarekin egindako oinarrizko eragiketak 168 ordu
  • Zientzia aplikatuak II 144 ordu
  • Lantokiko prestakuntza  260 ordu
  • Komunikazioa eta gizartea II 168 ordu
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea 53 ordu
Lan munduko lanbide nagusiak
  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko langilea.
  • Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.
  • Tresneria elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen probatzailea eta doitzailea.
  • Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.
  • Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea.
  • Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
  • Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea.
  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
  • Metal-arotzaren laguntzailea.
  • Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea.
Ikasketekin jarraitzen aukerak
  • Ikasketak jarraitu ahal izango dira erdi-mailako prestakuntza-zikloetan. Oinarrizko gradua egiaztatu eta gero erdi-mailako gradu titulua egiaztatzea da helburua lau urteko prestakuntza egituratuaren  bidez.
  • Erdi-mailako teknikari-titulua egiaztatzen bada, ondoren espezializazio ikastaro bat egin ahal da, edo, bestela, goi-mailako prestakuntza ziklo batean sartu.
Informazioa

Informazioa eskatu!

Informazioa eskatzeko bete ezazu azpiko formularioa: