Azaroak 25

2023-12-05

Aurreko ostiralean, azaroaren 24an, Emakumearen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna aldarrikatu nahi izan genuen. Nahiz eta Azaroak 25 larunbata izan, Barrutialde BHIn egun hau ospatu genuen, bezperan.

Gure zentroan Batxilergo eta Lanbide Heziketan ehuneko handi bat gizonak izanik, beharrezkoa ikusi genuen egun honetan gure ikasleentzat ezagunak ziren testuinguruetako indarkeriak jorratzea. Aukeratu genituen gaietatik: Harreman toxikoak vs harreman osasuntsuak eta Genero indarkeria gaueko aisialdian izan ziren.

Hausnarketa batekin hasi genuen eguna. Horretarako, eta noski, ikasleen buruak martxan jartzeko, aipatutako gaien inguruko bideoak ikusi genituen. Talde txikitan, agertutako arazo/egoerei buruzko gogoeta egin ondoren, proposamen ezberdinak planteatu zituzten.

Indarkeria matxistarik ez!