Enpresa ekintzailetza tailerrak abian dira Barrutialden

2021-09-28

Irailean hasi eta Urrian zehar gure Lanbide Heziketako ikasleek DEMA-k ematen dituen ekintzailetza tailerretan parte hartzeko aukera dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da DEMA. Enpresari Programaren baitan Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleentzat tailerrak, ideia eta enpresa proiektuen lehiaketak eskaintzen ditu.

Gaur hasi dira tailerrak ikastetxean, Ane teknikariak erronka planteatu die ikasleei; Beste batentzat lan egitea edo norberarentzat lan egitea? Bilboko Akelarre Hostel-eko sustatzaile den Nataliaren zuzeneko testigantzaz ere gozatu ahal izan dute.
Elkarrekin gure ikasleen etorkizuna ereiten!