Enpresa eta LH urteko gala

2021-11-25

Asteazken honetan, azaroaren 24an, Bilboko Euskalduna Jauregia izan da Euskal enpresa eta LH urteko galaren agertokia, Confebaskek 28.urtez jarraian antolatuta, Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideekin lankidetzan, estatu osoan horrelako ezaugarriekin egiten den ekitaldi bakarra izanik.

Ekitaldian, Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetako ikasleei prestakuntza duala eta lantokiko prestakuntza egin izana egiaztatzen dituzten diplomak eman zaizkie, era berean lurralde bakoitzeko enpresa eta instruktoreek egiten duten lana eta konpromezua goraipatu dira.

Ekitaldi honetara, Barrutialde ikastetxeko bi ikasle joan dira, Nerea Etxebarria eta Beñat Uzuriaga. Aurten, produkzioaren programazioaren ikasleak badira ere, iaz, 2020-2021 ikasturtean, mekanizazioko titulazioa lortu zuten. Ikaslan Bizkaiko ikastetxe publiko guztietatik ordezkari bakarrak izan ziren gureak. Izan ere, pandemiaren aurretik, 800 gazte inguru biltzen baziren ere, aurten 18 baino ezin izan dira izan.

Barrutialde BHI-ko Zuzendaritza taldetik Begoña Andrés eta Alberto Agirre joan dira ikasleekin batera.