Euskoskills 2021 Lanbide Heziketako txapelketa

2021-10-28

Urriaren 19tik 21era bitartean Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatutako  EuskoSkills 2021 txapelketa egin da, Ficobako egoitzan, Irunen. Lehiaketan parte hartzen duten ikasleek egiten duten heziketa-zikloaren berezko trebetasunak erakutsi behar dituzte egun eta erdiko txapelketan zehar, bai arlo teknikoan zein zeharkakoan.

Zurgintzako Instalazio eta altzari-hornikuntza, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa eta Fabrikazio mekanikoko diseinua  heziketa zikloetako 4 ikasle eta  haien irakasleak izan dira gure ikastetxeko ordezkariak. Azken hilabeteetan buru-belarri aritu dira lanean txapelketa prestatzeko. Aukera paregabea izan da bai ikasle zein  irakasleentzako ikastetxetik kanpoko harremanak sustatzeko, elkar hobeto ezagutzeko, eta beste ikastetxeetan egiten den lana ezagutzeko.

Gure Ikasleen hitzetan; “Eusko Skills-ak gure akatsetatik ikasteko aukera paregabea eman digu, ziur gaude hemen ikasitakoa ez dogula inoiz ahaztuko. Txapelketa honetan  egoteak asko lagundu gaitu eta ikasten eta lanean jarraitzera bultzatzen gaitu! Aukera izango bagenu, berriro parte hartuko genuke, zalantzarik gabe”