EuskoSkills 2023

2023-05-16

FICOBAN ospatu da EuskoSkills Lanbide Heziketako lehiaketa.

Maiatzaren 9tik 11ra ia 500 pertsona bildu gara bertan,ikasle zein irakasle. Barrutialde Lanbide Heziketatik Diseinu eta Zurgintzako ikasleak lehiatu dira bertan.

Diseinuko kasuan, Fabrikazio Mekanikoko arloan oinarritutako ia lau orduko 3 froga desberdin burutu dituzte. Planteatutako arazoei aurre eginez lan bikainak egin dituzte, meritu handiz, kontuan hartuta lehiaketa hauetan egoten den presioa.

Zurgintzan ere itzela izan da gure ikasleek erakutsitako maila, izan ere, Oier Iragorrik irabazi baitu Zurgintzako lehenengo saria.