“BARRUTIALDE FEST” 2.EDIZIOA, HARREMANAK SUSTATUZ

2024-04-18

Apirilaren 12an, giro ezin hobean, Barrutialdeko Festaren 2.edizioa ospatu genuen gure arteko harremanak sustatu eta sendotuz.
Elkarlanean egitarau aparta antolatu genuen, bazkaria, jokoak, elektro-txaranga, kontzertuakā€¦ Hainbat ikasle, irakasle eta ikasle-ohik bapo bazkaldu ostean, OSTKDA Elektrotxarangarekin batera Gernikako kaleetatik zehar kalejiran atera ginen.
Iluntzean, Txoriburu Produkzions, Very Txarrak eta DJ. Pary&Tiza musika taldeak entzuteko aukera izan genuen.
Jai egunak ere elkarlanaren aberastasunaren islada direlako, guztion artean,
guztiekin eta guztiontzat.

Aupa Barrutialde!