Ikasenpresa azoka. Ekiten ikasi.

2021-08-31

Lanbide Heziketako ikasleek Ikasenpresa Azokan parte hartu dute, ikasturtean zehar landutako ekintzailetza proiektuekin.

Ikasenpresa programa, ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Ikasturtearen amaieran Ikastetxe desberdinetan egiten diren proiektuak ezagutzeko aukera ematen du azokak.

Aurten, era birtualean ospatu dogu Ikasenpresa azoka, ikasleek egindako produktuak “Stand” desberdinetan ikusgai egon dira gure ikastetxean eta streaming bidez konektatu dugu beste ikastetxeekin.

Proiektu hauek fabrikazio mekaniko eta zurgintza lanbide arloetan burutu dira eta hauek izan dira sortu diren ikasenpresak: BSM (Barrutialde Soluzio Metalikoak), Rektilan, Birzimek eta Zurfgintza.