Jazarpen matxistak lan munduan

2023-01-23

Jazarpen sexista badela gauza jakina da, baita lan munduan ere. Horren inguruko informazioa emateko asmoz etorri zen gurera LAB sindikatuko Idazkaritza Feministako kide bat.

Tailer honetan bigarren mailako ikasleek hartu zuten parte. Izan ere, laster ekingo diete euren praktikaldiei, eta, hortaz, formakuntza hau guztiz beharrezkoa da.

Hiru orduko saioa izan zen. Lehenego atalean, LABeko kideak informazio teorikoa eman zuen, eta bigarren atalean ikasleek, taldeka, ariketak burutu zituzten.