Tknikako laguntzarekin errealitate birtualean murgiltzen

2021-08-18

Martxoan, Barrutialde Lanbide Heziketako hainbat irakaslek Tknikak antolatutako errealitate birtualeko formakuntza batean parte hartu zuten. Bertan, teknologia berri honek dituen onurak aztertu eta hezkuntza prozesuan izan dezakeen erabilerari buruz eztabaidatu zuten.

Gure irakasleen esanetan, teknologia honek hezkuntzan aldaketa handia suposatuko du eta aukera paregabea izan daiteke ikasleentzat haien lanpostuetan birtualki lan egiteko. Halere, oraindik asko dago lantzeko.