BALIOAK 4.0, ikastetxetik enpresara

2024-01-19

Balioak enpresan duten garrantzia azaltzeko TKNIKA-k antolatu duen jarduera,
streaming bidez jarraitu dugu Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleok.
Mahai inguruan gure inguruneko hiru enpresa izan dira, AMARENAK, BOGA
GARAGARDOA eta GUREAK. Modu praktiko eta errealean balioek eta
jasangarritasunak gaur egungo enpresa-testuinguruan duten garrantziari buruz
hitz egin dute.