Ekintzailearen eguna

2023-04-20

Aste honetan, Ekintzailearen eguna ospatu dugu Barrutialde Lanbide Heziketan.
Egitarauaren barne, besteak beste, arlo desberdinetan enpresa bat sortu duten
ikasle ohien ibilbidea ezagutzeko aukera izan dugu. Bidea erraza ez den arren, argi
geratu zaigu ilusioz, gogoz eta ahaleginez dena dela posible.

Ikasleek ekintzaileekiko zein euren esperientziarekiko interesa agertu dute. Beraz, saioa emankorra eta motibatzailea izan dela esan dezakegu.

Eskerrik asko Joseba Irazabal (Lanbide Ekimenak), Aimar Bilbao (Astobieta Burdingintza),
Andoni Elordui (Munegane Aroztegia) eta Martin Elgezabal (Sendo Tattoo)