Otsailak 11 – Emakume eta neska zientzialarien eguna

2024-02-22

Barrutialden, emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatu nahi izan dugu eta, horretarako, hainbat ekintza prestatu ditugu. Batxillergoko ikasleekin  emakumeek sektore industrialean dituzten bizipenen inguruko hausnarketa bat egin da. Horrez gain, DBHn eta Lanbide Heziketan egun honen inguruko bestelako lanketak egin dituzte; hainbat emakume zientzialarien ekarpenak historian zehar. Hau guztiarekin, Barrutialdek hainbat emakume zientzialari ausartek hasitako bideari ekiteko animatu nahi ditu neska zientziazale guztiak.

Biba zuek!