ERASMUS+ PROGRAMAREKIN PFORZHEIM (ALEMANIA) HIRIAN EGONALDIA

2024-04-17

Pforzheim eta Gernika herrien artean adiskidetze proiektuaren eraginpean Barrutialde
ikastetxe eta Pforzheimeko Carlo Schmid Schule ikastetxeko ikasleen arteko elkartrukatze bat
antolatzen dugu urtero.
Oraingoan, Erasmus+ programaren barruan Barrutialde ikastetxeko irakasle bi
Pforzheim-eko (Alemania) Carlo Schmid Schule ikastetxea bisitatzera (job shadowing
programa) joan dira. Bertan, beste hainbat ekintzen artean, Oinarrizko Lanbide
Heziketako eredu ezberdinen metodologia eta praktika onak partekatu dira. Horrez
gain, Baden Internationaler Bund (IB) erakundeko hainbat programa ezagutu dituzte
eta Baden-Württemberg eskualdeko enpresak eta ikastetxe desberdinak antolatutako
enplegu azoka bisitatu dute.
Bi herrialdeen arteko elkartrukea eta harremana sustatzeko esperientzia aberasgarria
eta interesgarria!