SPAIN SKILLS 2024

2024-04-17

Apirilaren 9tik 13ra bitartean, Spainskills 2024 txapelketa egin da Madrilen, zehazki IFEMA MADRID erakustazokan. Garrantzi handiko ekitaldia da, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak antolatu eta babestua, trebetasun profesionalak lehiaketen bidez sustatzen eta zabaltzen dituena. Bertan, gure ikastetxeko ikaslea den Oier Iragorri, Euskadiren ordezkaria izan da zurgintzako modalitatean. Hiru egunetan zehar beste erkidegoetako
ikasleekin batera bere ezagutza eta trebetasunak praktikan jarri eta arotzeriarekin lotutako froga praktikoan lehiatu da: Forma berezidun egurrezko leihoa sortu dau erronka desberdinei aurre eginez. Saririk lortu ez arren, berak
zein parte-hartzaile guztiek, ederki erakutsi dituzte gauzatzen ari diren heziketa zikloetan eskuratutako gaitasun eta trebetasunak.
Oierrekin batera, Hugo Bilbao eta Mikel Iturraspe irakasleak ere Madrilen izan dira tutore eta koordinatzaile lanetan. Euren esfortzua, dedikazioa eta ikasturtean zehar egindako lana ere aitortu nahi ditugu, esperientzia ahaztezin hau aurrera eramateko ezinbestekoak izan direlako.

Zorionak parte hartzaile guztiei eta bereziki Oierri!!!