Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

2021-12-03

Barrutialden argi dugu urteko 365 egunak direla euskaraz bizitzeko, lan egiteko, ikasteko, jolasteko…Baina gaur, horrez gain, ospakizun eguna da, egindako urratsez harro gaudela aldarrikatzeko eta egiteke daudenei ekiteko prest gaudela adierazteko.

Horretarako, eta nahiz eta eguraldiak eta COVID-19k eragindako egoera ez izan gustatuko litzaigukeena, hainbat ekintzekin ekin diogu ospakizunari: txalaparta, kaxa eskalada, herri kirolak, ginkana, txokolate beroa eta bizkotxoak…Giro onean joan da eguna, eta ondo pasatzeaz gain, ozen aldarrikatu dugu euskaraz bizi nahi dugula.

GORA EUSKARA!!!!!